Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko maiatzak 25

Hernani

2019/05/14, asteartea

Lau t'erdikoaren azken fasera, bost hernaniar

Bukatu dute esku pelotari hernaniarrek, Gipuzkoako Lau t'erdiko Txapelketaren sailkatze fasea; eta bost herritarrek lortu dute azken fasera sailkatzea: Unax Uitzi eta Unai Albeniz kadeteek, Xabier Salaberria jubenilak, eta Iñigo Labaka eta Josu Altuna nagusiek. Beste bost hernaniarrek, berriz, kontsolazio fasea jokatuko dute: Xabier Apaolaza, Mattin Arluziaga eta Oier Garaiar kadeteek, eta Iñigo Urkizu eta Garikoitz Arizmendi nagusiek.