Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko abuztuak 24

Hernani

2019/05/14, asteartea

Nesken futbol topaketa, Tilosetan

CD Hernanik antolatuta, nesken futbol topaketa egingo dute larunbat honetan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Tilosetan; eguraldi txarrarekin,?Atsegindegin. 2006-2009 urteen artean jaiotako neskei luzatu diete deialdia, eta helburua da, «futbolaren bitartez kirola egin, ondo pasa eta lagun berriak egitea». Horretarako, jolas ezberdinak egingo dituzte, eta zoz­ketak eta sorpresak ere izango dira, aurreratu dutenez.