Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko maiatzak 25

Hernani

2019/05/14, asteartea

Xabier Salillas bigarren, Murtzian

Xabier Salillas hernaniarra, ezkerretik hirugarren, jasotako sariarekin.
Xabier Salillas hernaniarra, ezkerretik hirugarren, jasotako sariarekin.

Murtzian izan da Xabier Salillas hernaniarra, joan den asteburuan, Alcázereseko ultrafondo proban. 12 orduko lasterketa zen, eta denbora horretan 75 kilometro eginda, bigarren postua lortu zuen hernaniarrak, martxadore bakarra izan arren; korrika aritu ziren, gainerakoak. Hernaniarrak hiru kilometrotan hobetu zuen bere marka: «hasiera bikaina, hurrengo erronka solidarioaren prestaketetan».