Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko maiatzak 25

Hernani

2019/05/14, asteartea

Gipuzkoako finalean, boleiboleko neska kadeteak

3-2 irabazi zioten semifinala hernaniarrek, etxean, Aretxabaletako Arizmendi taldeari.

Maila ederrean dabiltza Her­na­­niko boleibol taldeak; eta joan den asteburuan, kadete mailako neskek lortu zuten garaipen haundia: Gipuzkoako Txapel­ke­taren semifinala irabazi zuten, Aretxabaletako Arizmendi tal­dearen kontra (3-2), etxean.

Partidu gogorra izan zuten hernaniarrek, gorabehera as­ko­rekin, urduritasuna nabaria izan zelako, bi taldeeetan; ga­rrantzia haundiko partidua zen seinale. Primeran ekin zioten etxekoek, 25-17 irabazita aurreneko jokua; baina emaitza be­rarekin irabazi zuen bigarrena, Arizmendik (17-25), Hernani­ren jokuak behera egin zuela aprobetxatuz. Berdinduagoa izan zen hirugarrena, eta azkeneko tantoak lortuta, 25-27 irabazi eta markagailuan aurreratu zen Arizmendi. Eta hortik au­rrera, gehien behar zutenean, erakutsi zuten bere joku onena hernaniarrek: 25-15 irabazi zu­ten laugarrena, berdintzeko; eta desenpate estuan, 15-12 nagusitu ziren, majo sufrituta.

Horrela, datorren larunbatean jokatuko dute finala, Do­nostiako Fortunaren kontra.


Infantilek, partidu klabea ostiral honetan

Hondartzako boleibolean aritu dira asteburu honetan, neska infantilak, Donostiako Zurriola hondartzan. Aurreneko aldia zu­ten hondarretan, «Hernanin ez baitugu praktikatzeko aukerarik», eta kosta egin zitzaien.

Eta pistara bueltatuta, ostiral honetan daukate partidu klabea: Summa 2 hartuko dute kiroldegian, eta irabaziz gero, gertu izango dute txapelketa.