Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko abuztuak 24

Hernani Astigarraga

2019/05/14, asteartea

Iriondo, Barrenetxea eta Tolaretxipi txapeldun, lagunen arteko finalean

Eskolartekoaren sei finalista hernaniarrak, domina eta trofeoekin.
Eskolartekoaren sei finalista hernaniarrak, domina eta trofeoekin.

Hirukoteak 25-19 irabazi zien, Kerejeta, Macicior eta Barrenetxea herrikideei.

Larunbatean jokatu zituzten, Ereñotzun, Eskolarteko Pala Txapelketaren finalak; eta nes­ka infantiletan, Hernaniko bi talde aritu ziren, aurrez aurre: 25-19 irabazi zuten Maddi Irion­dok, Alaitz Barrenetxeak eta Joa­na Tolaretxipik, txapeldun izateko, Ane Kerejeta, Enara Macicior eta Naia Barrenetxea­ren kontra; azken honek ezin izan zuen jokatu, min hartuta.

Partidu ederra jokatu zuen boskoteak, eta markagailuan talde bat zein bestea izan ziren aurretik, aldiro. Azkenean, par­tidu luze eta gogorraren nekea nabaritu zuten gorriek, eta ur­dinek lortu zuten garaipena.

Ikuskizun ederraz gozatu zuten, Ereñotzuko frontoia bete zuten ikusleek.


Herriartekoan emaitza ona Hernanik, Aian

Ostiralean, bestalde, Herriar­te­­ko Txapelketa hasi zuen Her­na­nik. Aiaren kontrako final zortzirenetan, etxetik kanpo jo­katu zuten joanekoa, eta hiru partiduetatik bi irabazi zituzten: 20-10 irabazi zuen Lujan­biok buruz buru, 20-12 nagusitu ziren Arandia eta Zubimen­di binaka, eta 19-20 galdu zuen Arregik, zazpi barruan.


Astigarragak sailkatzeko aukera, txapeldunen kontra

Zailagoa dauka final zortzirenetako kanporaketa, Astiga­rra­gak, Herriartekoan. Donostia­ren kontra aritu behar izan du, iazko txapeldunaren kontra. Baina, hala ere, ez diote gaizki ekin astigartarrek. 

Txo­mi­ñenen jokatu zuten joanekoa, larunbat arratsaldean, eta be­hintzat, bizirik iritsi dira bueltakora, sailkatzeko au­kerarekin. Izan ere, bi partidu galdu eta bat irabazi zuten, bai­na tantoak alde dituzte: 20-8 irabazi zuen Axier Salaberriak zazpi barruan, 16-20 galdu Jon Gelbentzuk buruz buru, eta 19-20 galdu Txoperenak eta Zubi­a­rrainek binaka.