Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko abuztuak 22

Hernani Astigarraga

2019/05/14, asteartea

Hernaniko mutil juniorrek ezin igoera lortu, etxekoen aurrean

Hernaniko jokalari bat, igandeko finalean, hiru kontrarioren artean.
Hernaniko jokalari bat, igandeko finalean, hiru kontrarioren artean.

Galdu egin zuten final estua, bigarren urteko juniorrek, Mondragon Unibertsitatearen kontra (63-68). Hernani Txiki, laugarren.

Hernaniko kiroldegian jokatu da, joan den asteburuan, mutil juniorren Final Fourra, igoera lor­tze­ko. Eta lau taldeen artean ziren, he­rriko biak: Hernani eta Hernani Txiki; bigarren eta lehenengo urteko juniorrak.

Helduenek lortu zuten final haundira pasea, larunbatean, Aloña Mendiri irabazita (54-43); baina galdu egin zuten bigarren semi­fi­na­la gazteenek, Mon­­dra­gon Unibertsitatearen kontra (69-79).

Horrela, Hernani eta Mon­dra­gon Unibertsitatea ari­tu zi­ren finalean, eta partidu es­tu eta lehiatuan, kanpokoak nagu­situ ziren azkenean (63-68). Hernani Txikik, berriz, gal­du egin zuen hirugarren pos­turako lehia, Aloña Mendiren aurka (41-63). Zaleen animorik ez zu­ten falta izan bi talde hernani­a­­­rrek, eta giro ederra izan zen harmailetan, partidu guztietan.


Derbiarekin denboraldiari agur, mutil seniorrek

Senior mailako mutilek, berriz, Urumea bailarako derbiarekin bukatu zuten Gipuzkoako lehenengo maila, aurreko asteazke­nean: Mundarrok irabazi zuen Hernanin (64-69). Hala ere, bosgarren postuan bukatu dute her­naniarrek, 14 garaipenekin; eta 8garren astigartarrek, 12rekin.