Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Hernani

2019/05/13, astelehena

Tilos 7 Pasako fase erabakigarria martxan, gaurtik

Mota guztietako akrobaziak egin dituzte palistek, ligaxkako partiduetan.
Mota guztietako akrobaziak egin dituzte palistek, ligaxkako partiduetan.

Aurreko astean bukatu zuten ligaxka, 66 partiduren ondoren; eta aste honetan hasiko dira, lehenengo mailako final zortzirenak, eta bigarren mailako final hamaseirenak. Gaurtik ostegunera, 13 partidu.

Fase berri batean, erabakiga­rri­an, sartuko da gaur Tilos 7 Pasa txapelketa. Izan ere, au­rreko astean bukatu zuten li­gaxka, 66 partidu jokatu on­do­ren; eta bikote onenek, kan­po­raketak hasiko dituzte aste ho­netan: lehenengo mailakoek, final zortzirenak jokatuko di­tuzte; eta bigarren mailakoek, final hamaseirenak.

Gaurtik ostegunera izango dira partiduak, egunero arra­tsaldeko 18:00etan hasita, Tilo­setan. Lau partidu izango dira gaur, denak bigarren maila­ko­ak; eta hiruna datozen egu­ne­tan, bi kategorietakoak.

Gaur, astelehena

18:00, Iurramendi-Iurramendi/Urdiain-Pavon (2. maila)

18:45, Barbulo-Aranjuelo/Rekondo-Udakiola (2. maila)

19:30, Josu-Alex/Mancisidor-Ferreiro (2.maila)

20:15, Ansa-Arozena/Loidi-Agirre (2)

Bihar, asteartea

18:00, Inda-Arizmendi/Begiristain-Arteaga (1. maila)

18:45, Magi-Txema/Salgado-Arizmendi (2. maila)

19:30, Arregi-Luixa/Agirre-Mendigain (1. maila)


Etzi, asteazkena

18:00, Erdozia-Loran/Joseba-Andutz (2. maila)

18:45, Ruiz-Urdanpilleta/Iriarte-Gamio (1. maila)

19:30, Aroztegi-Berebide/Salaberria-Zumeta (1. maila)


Etzidamu, osteguna

18:00, Ramos-Zubimendi/Lujanbio-Lujanbio (1. maila)

18:45, Olazabal-Legarreta/Izquierdo-Bengoetxea (2. maila)

19:30, Irazustabarrena-Loitegi/Joxe-Iñaki (2. maila)