Zita bikoitza gaur, Sagardoaren Txapelketak

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 18a, 02:00

Maila haundiko jaialdia izan­go da gaur, Galarretan. Ohikoa baino ordu laurden lehenago hasiko da, 15:45etan, eta lau partidu jokatuko dira; eta be­re­zi­ki erakargarriak, Sagar­do­a­ren Txa­pelketakoak, semifina­le­ta­ko ligaxkari dagozkionak.

Bigarren partiduan ariko di­­­ra Segurola eta Endika, Ez­ku­rra II eta Garcesen kontra. Au­rre­ne­ko jardunaldian ira­ba­­zi egin zuten bi bikoteek, eta gaur nagu­si­tzen denak, oso ger­tu izan­go du finalera pasea.

Eta hirugarrenean, Endika Barrenetxea hernaniarrak jo­ka­tuko du, Goikoetxea Vrekin, Urriza eta Zalduaren kontra. Irabazi beharra dauka, finalera sailkatzeko au­kerak izateko.

Sarrerak doan, Kronikalariek

Gaurko jaialdirako edo bes­te edozeinetarako, doako sarre­rak eskuratu ditzakete Doberako bazkideek eta Kronikalariek. Horretarako, Kro­nikaren bule­go­tik pasa dai­tezke, jasotzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!