Hernaniko sei talde, Basauriko topaketan

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 18a, 02:00

Beste urte batez, kanpora ate­rako dira Hernani Eskubaloi Taldekoak, Aste Santuko opo­rraldia aprobetxatuz. Eta au­rreko urteotan Portugal aldera bidaiatu ondoren, etxetik ger­tu­ago egingo dute egonaldia, oraingoan: Basaurira joango dira gaur bertan, eta Basauri Bizkaia Handball Cup izeneko topaketetan hartuko dute par­te, igandera bitarte.

Hernaniko sei talde ariko dira bertan: infantil mutilen bi talde eta nesken talde bat, kadete neska eta mutilen tal­de bana, eta mutil jubenilena. Guztira, 80 jokalari hernaniar izango dira Basaurin, baina es­­pedizioa, beste 15 entre­na­tzaile, monitore eta fisiotera­peutak osatuko dute; eta nola ez, jarraitzaileek.

Aurrenekoz antolatu dute Basauriko topaketa, aurten, eta 700 jokalari inguru elkar­tuko ditu, Estatu osoko 14 klubetako taldeetan. Izan ere, Euskal He­rri osotik, Kataluniatik, Astu­ri­asetik eta Valentziatik joan­go dira taldeak. Lau kiroldegi ezberdinetan jokatuko da txa­pelketa: Artunduaga, Urbi, Etxe­barri eta Urreta. Egonaldiak, berriz, Jose Etxegarai eta Solo­arte eskoletan egingo dituzte taldeek, eta bertako jatetxe­e­tan egingo dituzte otorduak.


Elkarbizitzarako aukera, horrelako topaketek

Goizeko 08:00ak aldera abia­tu­ko dira hernaniarrak, ki­rolde­gitik; eta igandean bueltatu. Taldeak azaldu du, «garrantzia haundia» ematen diola horre­la­ko topaketetan parte hartze­a­ri: «batetik, elkarbizitzarako au­kera ezin hobea delako; eta bestetik, beste lurraldeetan ki­rol hau jokatzeko modu ez­ber­dinak ikusteko aukera ematen duelako», nabarmendu dute.

Klubak aurreratu du, zein diren bere helburuak, topaketa hauetan: «eraku­tsi­ko dugu ki­ro­la beste modu batera ulertu daitekeela, non partehartzea, lehia eta kirolta­suna eskutik doazen. Gazteak animatu nahi ditugu, taldera gerturatu eta eskubaloia probatzera». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!