Neska infantilek gero eta gertuago dute Gipuzkoako Liga eskuratzea, Lizardiri 3-0 irabazi eta gero

Kronika - Erredakzioa 2019ko api. 16a, 02:00

Asteburu ona izan da Her­na­niko boleibolarentzat. In­fan­­tilen neska taldeak bakarrik jokatu zuen ligako partidua, eta hau ezin hobeto joan zen, Zarauzko Lizardi taldearen aur­ka 3-0 irabazi eta gero. Emaitza ona izanik, hobea izan zen lehenengo eta hirugarren sailkatuen artean izandako emai­tza. Aldapetako Su­mma 2 lehenengo sailkatua ze­­go­en eta etxean Tolosako Las­­korain taldearen aurka gal­du zuen 1-3. 

Orain Hernani lehenengo postuan kokatu da partidu bat gutxiagorekin eta lau partidu ren faltan. Summa 2rekin berdinduta daude 21 punturekin, baina donostiarrek partidu bat gehiago jokatu dute. Garai­penak bi puntu balio ditu eta porrotak puntua. Tolosak ere par­tidu bat gutxiago du, hernaniarrekin jokatu beharrekoa, hain zuzen. Lau partidu gera­tzen dire­ne­an, herna­nia­rrek bi­de­ratua dute Liga ga­raipena. Oso gaizki jokatu be­har dute lehenengo postua gal­tzeko, hiru partidu galdu behar dituzte, beraz Liga eskura dute.


Partidu borobila, Hernanik

Lizardiren aurka garaipen erosoa lortu zuen Hernanik. Lehe­nengo bi jokoetan erraz gain­ditu zuen aurkaria 25-13 eta 25-8, bi taldeen arteko ezberdintasuna argi utziz. Hirugarren jokoan etxekoak lasaitu eta behar baino akats gehiago egin zituzten, puntu asko oparitu zizkieten aurkariei. Hala ere, 25-22 irabazi zuten etxekoek.


Kadeteek eta jubenilek ­atsedena

Talde kadeteak eta jubenilak ez dute jokatu pasa den astebu­ruan eta Aste Santuaren ondoren, Ligako lau onenen arteko ligaxka jokatu beharko dute. Urrea lortzeko aukera gehien kadeteek dute, eta gauzak ongi bidean, Fortunarekin bo­rro­katu beharko dute lehen postua. Jubenilek zailagoa du­te lehenengo postua lortzea, eta bigarrena dute helburu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!