Museko finalak etzi, eta batzarra igandean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 19a, 01:00

Etzi jokatuko dituzte, Txantxangorri elkarteko mus txapelketaren finalak. Banakakoan, aurrez aurre ariko dira Joxe Leon eta Ceci Jauregi; eta Binakakoan, Jesusek eta Iñigok jokatuko dute, Anderren eta Arkaitzen kontra. Igandean, berriz, urteko ohiko batzar nagusia egingo du Txantxangorri elkarteak. Goizeko 10:00etan izango da, aurreneko deialdian; eta jende nahikorik bildu ezean, ordu erdi berandua­go, 10:30etan, bigarren deialdian. Elkartean bertan egingo dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!