Ibilbide luzea proposatu du Mendiriz Mendik datorren iganderako, hilak 24. Goizeko 07:30etan Atsegindegitik aterata, Etxalar eta Sunbillan barrena buelta egingo dute, Bertizeko Parke Naturalaren mugetan. Besteak beste, Azkolegiko jauregia, estilo arkitektonikoak eta tokiak bitxi egiten duena, ezagutu ahal izango da. Izen-emateak gaur, ostegunean edo ostiralean egin daitezke, bulegoan: bazkideek, 13 euro, eta ez direnek, 16 euro.