Gipuzkoako Batel Ligako 8garren jardunaldia jokatuko zuten Hernaniko sei batelek atzo,?Urdazubin. Neska absolutuak aurrenekoak izan ziren, 09:58,26 denborarekin. Mutil jubenilak, berriz, 8garren, 10:10,60 eginda. Kadete mutilek 14garren egin zuten 07:48,89ko denborarekin. Promesa neskak 12garren izan ziren 08:33,68 eginda. Eta gazteenen artean, mutil infantilek 5garren egin zuten 05:20,18rekin eta haurren mailako neskek 4garren, 05:36,35ekin.