Azpitxapeldun Granado, Master Cup-ean

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 18a, 01:00

Maria Granadok Emakume Master Cup txapelketako promozioko finala jokatu zuen atzo, Adunako Ainhoa Lakuntza lagun zuela. Ondo hasi zen bikotea, eta 2-8 aurreratu zen markagailuan, Oñatiko Etxegarai-Oses bikotearen kontra. Baina oñatiarrek patxada haundiz erantzun zuten, eta irabaztea lortu zuten, azkenean, 18-15. Bestal­de, aurreneko mailako finalean, Patri Espinar eta Mirian Arrillagak ere galdu egin zuten Garai-Etxanizen aurrean. Zumarragako Beloki frontoia lepo bete zen, eta giro paregabean jarraitu zituzten finalak pelotazaleek. Podiumean ikurriña atera zuen Espinarrek, Bixintxo Bilbao eta Dunixe Larralderi elkartasuna adierazteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!