Bereziartua, erremonteko Sagardoaren Txapelketako aurreneko kanporatua

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 17a, 01:00

Bigarren bueltari hasiera eman diote erremontistek, Galarretan jokatzen ari den Sagardoaren Txapelketaren ba­rruan. Ostegunean hasi zuten, hain zuzen, buelta hori, eta Bereziartua izan da aurreneko kanporatua. Izan ere, Uterga eta Labakak 40 eta 24 galdu zuten Gaztañagaren, hau da, Urriza eta Zalduaren aurrean.

Atzo, berriz, aurrez aurre aritu ziren B multzoko Oia­lume Zar eta Altzueta; 40 eta 28 irabazi zieten Goikoetxea eta Barrenetxea IVk Etxarri eta Ioni, eta beraz, Oialume Zar aurreratu da 6 punturekin, eta Altzueta lehengo 4 punturekin geratu da. B multzo horretan bigarren buelta jokatzeko faltan, lau eta bi punturekin daude, Setien eta Gurutzeta.

Asteazkenero zozketatuko ditu Kronikak edozein erremonte partidu ikusteko sarrerak. Parte hartzea irekia da, eta epea ez da itxiko.

A multzoan, berriz, kanporatua izatetik libratu bada ere, oraindik ere 3 punturekin da­go Gaztañaga, eta Petritegi eta Larre Gainek launa puntu di­tuzte, oraindik partidu bakarra jokatuta. Hain zuzen, ha­uen arteko norgehiagoka izan­go da Sagardoaren Txa­pel­ketan jokatuko den hu­rren­goa; aurrez aurre ariko di­ra datorren ostegunean, hi­lak 21, Segurola eta Endika, eta Jua­nenea eta Azpiroz.


Sarreren zozketa irekita, astero parte hartzeko 

Sagardoaren Txapelketakoaz gain, jardunaldi de­netan joka­tzen dira beste hiru partidu ere, ostegun eta larunbatero.

Horietako edozein ikusteko aukera daukate, doan, Kro­ni­kako irakurleek, astero zozketatuko baititu sarrera bi­koi­tzak, asteazkenetan. Kro­ni­­ka­lariek, berriz, aukera bi­koi­tza izango dute sarrerak lortzeko, zozketan bi zenbakirekin par­te hartuko baitute. Asteroko irabazleen berri ostegunetan emango da, eta norberak erabakiko du zein partidutara joan. Irabazi ez dutenek, be­rriz, zerrendan segiko dute hu­rren­go zozketan parte har­tu ahal izateko. Parte hartzeko, Kro­ni­kara deitu (943 33 08 99/ 688 660 714) edo bulegotik pasa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!