Lasterketa borobila Pe?a Ota?o sarian, 100 txirrindulari inguruk

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 17a, 01:00

Gipuzkoako 100 bat txi­rrin­dulari gaztek hartu zuten par­te atzo, Hernaniko JOCC tal­deak antolatutako Peña Otaño sarian: 60 inguruk infantil mailan, eta beste 40 batek alebinetan.

Hernaniarren artean, po­diu­mera igo zen, bigarren postuan, Intza Navarro in­fantila, JOCC taldekoa. Asti­gar­tarren artean ere izan zen podiuma egin zuenik: ale­bi­netan, hiruga­rren izan zen Herri Eskolako Aimar Cap­de­qui. Alebinetan, era berean, Hernaniko klu­be­ko partai­deen artean azka­rre­nak ere saritu zituzten: nes­ketan, Ainhoa Rodriguez, Eli­zatxo ikastolakoa, eta muti­le­tan, Beñat Auzmendi Herri Eskolakoa.

Infantil nesketan, Zu­ma­ia­ko Garazi Bergara izan zen azkarrena, eta hirugarren, Malen Rodrigez, Irunesekoa. Mutiletan, berriz, Aierruko Lander Sanz, Iruneseko Gor­ka Fernandez eta Donosti Berriko Aimar Alarcia izan ziren bizkorrenak.

Alebinetan, Uxue Pola, Cristobal Gamonekoa, Intza Delteso Haurtzarokoa eta Irati Mitxelena Irandatzekoa izan ziren aurrenekoak nes­ketan, eta mutiletan, berriz, Zumaienako Asier Aizpuru eta, Lezoko Pello Munduate, lehen aipatutako Capdequi astigartarrak jarraituta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!