"Erritmoa hartzeko egokiak izaten dira jaitsierak, eta Oriokoak gazteenei aukera emateko balio izan du"

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 16a, 01:00

Maialen traineruak pasa den larunbatean hasi zuen den­boraldia, hobe esanda,  aurre­denbo­ral­diko lehe­nen­go trai­neru jai­tsiera jokatu zuen, eta bertako trai­ne­rua uretan ikus­tea ez da gutxi,  aurretik izan di­tuen al­daketak kon­tu­an izan­­da. Orio­ko 25­garren traineru jai­tsieran aritu zen Her­na­niko traine­rua, eta 14garren bukatu zuen, Orio garai­lea­rengandik minutu 1 eta 34 segundora.

Kanpoko begirada batekin agian emaitza motel bezala iku­si daiteke, baina barru­rako begirada bat eginez gero baikor izateko arrazoiak bada­­ude. Has­­teko, aurreko ur­tean Zu­maiarrekin egin­da­ko akor­dio­ari esker,  posible izan zen trai­nerua osatzea.  Pasa den larun­batean trai­nerua, gehienbat, Herna­niko Arraun Elkarteko neskez osa­tua zegoen. Bada aldea eta positiboa, gainera.


Zazpi arraunlarirentzako lehenengo traineru estropada

Xabier Zabala ?Bixkar? en­tre­na­tzailea tolete artean dabil aste osoa, lan eta lan, taldea eta on­tziak prestatzen. Orion gau­za berriak probatzen aritu zen. «Ongi irten zen eta hel­bu­ruak bete geni­tuen. El­kar­teko gazte­txoekin ari­tu gi­nen eta  gure­kin dabiltzan Trin­txerpeko hiru jube­nilekin. Bertako bate­lean ibiltzen dira. 16-17 urteko zaz­pi neska uretaratu geni­­t­uen. Horrela era­baki genuen au­rretik, Orioko jaitsiera gaz­te­ekin egitea».

Denborari begiratzen ba­za­io emaitza kaxkarragoa lor­­­tu zen. 2018an 10ga­rren izan zen Maialen garailea­rengandik mi­­­­nu­tu eta hamar segundora.  Baina Xabier Za­ba­la entre­na­tzaileak dioen bezala, «estro­pada guztiz des­berdina izan zen. Marea, egu­ral­dia, tal­de­ak... dena alda­tzen da den­boraldi batetik bes­­­tera eta ezin dira emai­tzak alderatu». 

Orioko trainerua besteen aldean askoz ere hobeto dabi­lela ematen du, eta oroko­rre­an, maila jaitsi egin da Zaba­laren iritziz. «Oriok aurre­ra­pau­soa egin du eta gehixeago dabil, eta oro­ko­rrean, ontzi gehiago bai, baina mailak behera egin du. Nire irudipena da. Orio bes­teekiko desberdin­ta­sunak mar­­katzen ari da, eta bes­teekiko pasa den urteko den­bora aldeetan ibili ginen. Hala ere, zaila da ondorioak ateratzea».


Helburua beteta aurreneko estropadan

Lehe­nengo estropada zuten arra­un­lariak bazeuden, garai batean utzitakoak eta berriz hasitakoak ere bai. «Gehien­tsuenak lehenengo estropada zuten». Aurrera  be­gira kan­potik errefortzuak eka­rriko di­ra. Trainerua ure­tan ikus­­tea poztekoa da. «Helburua bete ge­nuela uste dut iku­sita zer baldintzetan, jende berri asko­rekin, irten ginen. Lasai­tasuna mantendu behar da, orain urduri jartzen has­ten baldin bagara, bide horre­tatik ez dago gauza onik. Lanean ongi ari gara, es­tropada hauekin asko ardu­ratu gabe».

Denboraldi hasieran ha­mar-ha­maika arraunlari ba­zeuden en­tre­natzen eta ko­pu­ru hori gehitu da. «Urta­rri­lera arte zain egon behar zen ea nola zijoazen gauzak, eta dagoeneko mar­txoan gaudela ikusita, ziur­tatu dezakegu uda­ran trainerua egongo de­la». Aurredenboraldiko entre­na­men­­duetan llagutean ba­tzue­tan, eta traineruan beste­tan, en­tre­natzen dute.

Udara iristean kanpotik etorri daitezke arraunlari ge­hi­ago. Agian beste talderen ba­tean lekurik ez duen arra­unlariren bat. Pasa den ur­tean Kataluniako hiru arra­un­lari egon ziren Her­na­nin eta aurtengorako ere «ilusio­arekin daude buelta­tzeko hi­ru bada­lonatarrak» esan zu­en Zabalak azaroan.  


Datorren jeitsiera San Pedron eta batel estropadak

Hurrengo estropadari begira, hitz horiek esan, eta hiru hilabete eta erdi geroago esan daiteke bertan egongo di­rela egun batzuk barru. «Kan­potik eka­rriko ditugu eta mar­txo­aren 30ean Pasai San Pedroko jeitsieran irtengo dira». Hura izango da urteko bigarren trai­neru estropada eta uda­ra aurretik egingo den azkene­koa. 

«Traineruan asko ibili gabe irtengo dira. Kata­luniar bat eta hiru valen­tzi­ar etorriko dira. Aurrera pauso bat eman beharko genuke, gaztetxoenak gera­tuko baitira arraun egin gabe eta, nahiz eta kanpokoak berriak izan, traineruan gutxi­ago ibili diren llagutean kon­petitzen ari dira. Kon­petizio puntu hori hartua izango dute». Bateleko ligax­kan ez dira parte hartzen ari, baina entre­natzaileak hurren­go bi estopadetara eramango ditu. «Zumaian eta Ziburun dira eta egingo ditugu kon­petizioak erri­t­moa hartzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!