Bigarren eta hirugarren postua, jubenil A mailan

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 16a, 01:00

Udaberriko txapelketetan murgilduta dabiltza Hernaniko Gimnasia Erritmiko elkarteko kideak. Ibilbide horretan, Itsaslur txapelketeta izan zuten aurreko asteburuan jubenil eta senior mailako neskek Santurtzin. Bi­garren eta hirugarran postua lortu zuten Jubenil A mailako bi taldek, Hernani 1 eta Hernani 2k, hurrenez hurren. Bakarka, zortzigarren izan zen Ana Lujanbio jubenila, eta laugarren Patricia Perez, seniorra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!