Beste hitzordu bat trinketearekin, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko mar. 16a, 01:00

beste txapelketa bati ekin zioten aurreko astean CD?Herna­niko emakume palistek. Pale­ta argentinarra modalitatean, Gipuzkoako Trinkete Txapel­keta hasi zuten, eta gaur izango dute bigarren jardunaldia.

Goizeko 09:00etan hasita izango dira partiduak; denera, lau jokatuko dituzte hernaniarrek. 


1go eta 2. mailan, herritarrak

Lehenengo eta bigarren mailan dabiltzan palistek izango dituzte partiduak. Aurrenekoa Iruran izango da; Maider Huizi eta Amaia Araiztegik jokatuko dute Su-Berri 1 taldearen kontra, goizeko 09:00etan. 

Eta 10:00etan hasita izango dira gainontzekoak, Donostia­ko Gaska trinketean: bigarren mailan, Mirari Etxegia eta Ainhoa Urien (Hernani 1), Eli Gutierrez eta Eider Otaegiren  (Hernani 2) kontra arituko dira; Ekhiñe Balerdi eta Garazi Urdangarin, Ramuntxo izango dute aurrez aurre; eta lehenengo mailan, Amaia Irazus­tabarrenak eta Ariane Arrietak Su-Berri 2ren kontra borrokatuko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!