Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Hernani

2019/03/13, asteazkena

Erremonteaz gozatzeko sarrerak doan astero, Kronikako irakurleek

Martxan dagoen Sagardoaren Txapelketako partiduak ikusteko ere balio dute sarrerek; bihar, Urriza eta Zaldua eta Uterga eta Labaka ariko dira.

Galarreta kudeatzen duen Oriamendi 2010 enpresak otsailean Her­naniko?Udala­re­kin eta Kroni­ka­rekin sinatutako hitzarmenari esker, erremonteaz go­za­tzeko aukera daukate hernaniarrek eta Kro­ni­kako irakurleek. Herna­nia­­rrek, sarreretan des­kontua izan­­go dutelako, Ga­la­­rretan NANa erakutsita, eta Kro­­ni­ka­ko irakurleek, edozein he­rritakoek, astero Kro­nikak doan banatuko di­tuen sarreren zozketan parte hartu ahal izango dutelako. Irakurle izateaz gain Kroni­kalari direnek, gainera, ira­bazteko aukera bikoitza izango dute, bi zenbakirekin par­­te hartuko baitute zozketetan.

Izena emateko, nahikoa da Kronikarekin harremanetan jartzea telefonoz (943 33 08 99/688 660 714), email bidez (kronika@kronika.eus) edo bu­legora etorrita (Larramendi 11).


Gaurko irabazleek, biharko partidurako ere aukera

Izena ematen dutenen artean, asteazkenero egingo da zozketa. Aurrenekoa, gaur bertan egingo da. Horrela, bihar jokatuko den partidura joan ahal izango da irabazlea, edo nahiago izanez gero, larunbatekora.

Astero, ostegun eta larunbatero jokatzen dira partiduak Ga­larretan, 16:00etan, eta mo­mentu ho­netan, Sagardoaren Txapel­ke­tarekin ari da. Jar­du­nal­­di ba­koitzeko lau partiduetatik bat izaten da txapelketakoa.

Bihar, A multzoko Gaz­ta­ña­ga (Urriza eta Zaldua) eta Be­re­ziar­tuaren (Uterga eta Labaka) arteko lehia ikusi ahal izango da bigarren partiduan. Horrez gain, jokatuko dute Azpiroz-Zubirik Goikoetxea V-Garcesen aurka, Zeberio II-Ionek Ansa II-Barrenetxea IVren kontra eta Urtasun-Larrañagak Juanenea Agirrezabalaren kontra.

Bereziartuak ez du punturik, eta Gaztañagak negatibo bat du. Beraz, biek behar dute garaipena. A multzoko Petri­te­gi eta Larre-Gainek launa pun­tu dituzte. B multzoan, berriz, Setien eta Altzueta launa punturekin daude, eta Oialume Zar eta Gurutzeta, binarekin.