Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko maiatzak 24

Hernani Astigarraga

2019/03/12, asteartea

Trinketeko txapelak etxera, pelotari astigartar eta hernaniarrek

Lizeaga anai astigartarrek galdu egin dute Euskal Herriko finala, eskuz. Baina Gipuzkoako trinketean irabazi egin dute Astigarraga eta Hernanik.

Asteburuko emaitzek zapore gazi-gozoa utzi dute Hernani eta Mundarro klubetan.

Astigarragako Eñaut eta Ekain Lizeaga anaiek kadete mailako Euskal Herriko finala jokatu zuten ostiralean, Tolo­saren aurka, eta gutxigatik, baina azpitxapeldun tituluarekin konformatu behar izan dute, 19 eta 22 galduta. Dena den, hurrengo egunean Gi­puz­koako trinketeko txapela irabazi zuen Eñautek Aimar Mu­ji­karekin, Behar Zanaren kontra, 40-2 eta Oier Gurutzealde astigartarrak ere bai, Eneko Maiz­e­­kin batera Behar Zanarekin, 40-37, Urnietaren kontra. Emai­tza gaziagoa izan dute, baita ere, Aner Urdan­garin eta Asier Saralegik Uda­berri Txapel­ke­tako final-er­di­an, galdu egin baitute Arra­sateren aurka.

Pelotari hernaniarrek, be­rriz, 8 partidu galdu eta 6 irabazi dituzte asteburuan, baina partidu garrantzitsuenak kon­­tuan hartuta, balantzea positiboa izan da.

Batetik, Gipuzkoako Trin­ke­tean txapela lortu dute Oihan Zugasti eta Mikel La­sak, Gaztelekuko Huitzi eta Go­mezi 40 eta 23 irabazita. Anartz Oiartzabal aurrelari titularrak ezin izan zuen jokatu, lesio ba­ten ondorioz, eta, beraz, Zu­gastik aurrelari jokatu behar izan zuen, eta atzelari Lasa aritu zen. Aldaketak aldaketa, bikote hernaniarra andoaindarra baino hobeto aritu zen, eta markagailuan alde nabarmena mantentzen jakin zuten partidu osoan zehar.

Bestalde, Gipuzkoako erren­dimendu txapelketan, Auritz Tintxurreta eta Aiur Elizazuk 18 eta 12 irabazi diote Gaz­te­lekuri, eta beraz, final-erdiak jokatzeko sailkatu dira, sailkapen faseko partidu guztiak irabazita.

Azkenik, Udaberri Txapel­ke­tari dagokionez, Xabier Sa­la­berria eta Oihan Zugastik 22 eta 16 galdu zuten Zestoako Odriozola eta Salegiren kontra, final-erdian.