Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Hernani
Errugbia

2019/02/04, astelehena

Esku hutsik bueltatu da Hernani Valladolidetik 41-10 galduta

VRAC Quesos Entrepinares liderrak bere maila erakutsi zuen eta ez zion aukerarik eman Hernaniri, ez jokoan eta ez markagailuan.

Hernanik aukera gutxi zi­tu­en punturen bat lortzeko, VRAC Quesos Entre­pinareses kontra, Valla­doliden eta espero bezala esku hutsik bueltatu ziren 41-10 galdu eta gero.
Pepe Rojon jokatu zen partidua eta etxekoak nagusi izan ziren, nahiz eta Hernanik itxura ona eskaini eta irabzten hasi. Saiatu ziren, baina aurkariak aukera gutxi eman zituen lau entsegu lortzeko.
Partidua jokatu aurretik esperotako emaitza horietako bat da liderraren kontra lor­tzen dena eta beraz min askorik egiten ez duena.
Datorren astean atsedenaldia dago, baina otsaileko hirugarren asteburuan Sant­boi­ana izango du aurkari Lan­dare, irabazi daitekeen partidua.