Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Hernani
Futbola

2018/12/06, osteguna

Partidu gehienak gaur, zubia dela-eta

Irunen jokatuko dute gaur, Ohorezko Erregionalek.
Irunen jokatuko dute gaur, Ohorezko Erregionalek.

Irungo Gal zelaian jokatuko dute Ohorezko Erregional mailako mutilek gaur, 15:30etan.

Zubia dela-eta, partidu gehienak gaur jokatuko direla jakinarazi du CD Hernanik. Talde nagusien artean, denak jokatuko dituzte gaur, Ema­ku­mez­koen Euskal Ligako partidua izan ezik.

Ohorezko Erregionalen taldea, Irunen
Irunen jokatuko dute, hasteko, Ohorezko Mailako gizo­nez­koek, Real Unionen aurka. Gal zelaian izango da norgehiagoka gaur, arratsaldeko 15:30etan hasita.  

Zubipen jokatuko dute, ordu berean, Lurralde Maila­ko emakumezkoek, Euskal­du­naren kontra. Eta ondoren, Zubipen izango dira Nazional Jubenileko mutilen partidua, arratsaldeko 17:30etan, Reala­ren kontra; eta Preferenteena, Trintxer­peren aurka, iluntzeko 19:30etan hasita. 

Euskal Ligakoa, larunbatean
Larunbaterako utzi dute, or­dea, Euskal Ligako emakumezkoen partidua. Goierri izan­go dute aurrez aurre, arratsaldeko 17:00etan hasita, Bea­saingo Loinaz zelaian.