Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko apirilak 20

Hernani
Errugbia

2018/12/06, osteguna

El Salvador liderraren kontra larunbatean, etxean

Partidu zaila izango dute hernaniarrek, arratsaldeko 16:00etatik aurrera etxean, Landaren.

Zaila bada, ez da ezinezkoa dio abesti ezagun batek, eta ha­laxe laburbiltzen da larunbatean ohorezko errugbi taldeak jo­katuko duen partidua. Silver­Storm El Salvador liderra hartuko baitu Landaren, arra­tsaldeko 16:00etan hasita.

Bonusen bat egitea, helburu
Lider mantentzea izango dute helburu Valladolidekoek, eta be­raz, indartsu aterako dira, Landarera. Horren aurrean, zailtasunak izango dituzte hernaniarrek irabazteko, eta bonusen bidez punturen bat lortzea izango dute helburu.

Izan ere, une honetan bo­lada txar batean murgilduta da­go Hernani, eta puntuak behar ditu ahalik eta azka­rren, sailkapeneko azken  pos­tuetatik aldentzeko. 

Dena den, irabaztea ez da ezinezkoa eta hernaniarrek badakite. Duela urte batzuk garaitu zuen El Salvador, etxean. Eta denboraldi hone­tan dagoeneko erakutsi dute Landaren edozer gertatu daitekeela.

Abenduaren 15ean egingo dute Errege Koparen zozketa.

Hainbat baja, Hernanik
Bolada txarrari jokalarien ba­jak ere gehitu behar zaizkie, oraindik ere jarraitzen dute­nak; horiek ere eragina izaten ari baitira. Horiek, batez ere, hiru laurdeneko lerroari era­giten diote: Garmendia ana­iak, Puertas, Genua... 

Koparen zozketa, 15ean
Denboraldi honetan Hernanik El Salva­dorren kontra jokatu­ko duen aurreneko aldia da, baina agian ez da azkena izango. Bueltakoaz gain, Erre­ge Kopan ere aurrez aurre to­patu daitezkeelako. Aben­dua­ren 12an jakingo da hori, hu­rrengo fasearen zozketan.