Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko martxoak 23

Hernani
Errugbia - Ohorezko Maila

2018/11/05, astelehena

Ekin eta ekin, esna amestuz garaipenarekin

Gernikak utzitako zirrikitu guztiak aprobetxatu zituen Hernanik atzo Landaren.
Gernikak utzitako zirrikitu guztiak aprobetxatu zituen Hernanik atzo Landaren.

Aurreneko denboran atzetik ibili arren, etsi gabe borrokan segi eta zirrikitu guztiak aprobetxatuz, 35(b)-27 irabaztea lortu zuen Hernanik Gernikaren kontra; baita Errege Kopako finalerdian sartzea ere.

Esperantza omen, galtzen den azkena. Hernaniren ka­su­an, esperantza eta kemena! Ga­raipena zuen amets, atzo Landaren, eta galtzen hasi ba­zen ere, erori eta altxa, eten­ga­beko martxa, bonus eta guz­ti garaitu zuen Gernika: 35(b)-27. 

Zuzeneko arerio garran­tzitsuari irabaztea lortzeaz gain, azken 32 urtetan lortu ez duena lortu du Hernanik: Errege Kopako finalerdie­ta­ra­ko sailkatzea.

Partidua hasi eta 4garren minutuan lortu zuen au­rre­ne­ko entsaioa Gernikak, eta Her­na­nik ez zuen erantzun 22ga­rre­nera arte. Atsede­nal­dira atze­­tik iritsi zen, 8-13. Baina bigarren zatirako esnatu, eta hiru en­tsaio eta hiruren trans­for­ma­zi­oak lortu zituen; Ger­nikak, aldiz, bi. Zigor kolpeak tarteko, puntu gehiago bildu zituen talde bakoitzak, baina Her­nani gailendu zen azkenerako.