Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko iralak 23

Hernani
Atletismoa

2017/07/04, asteartea

Esnaola, Munduko txapeldun

24 ordutan urrea lortu du, Belfasten W55 kategorian, 199 kilometrorekin.

EVA Esnaolak urrezko domina lortu du IAU Munduko Txapelketan, 55 urtetik gorako Master mailan. C.D. Hernaniko korrikalaria Belfasten egon da asteburuan eta urrea irabazteko 199,2 kilometro egin zituen 24 ordutan. Bigarren sailkatu zen Sylvie Peuch frantzesa eta Maria Jose Tomaz de Aquino espainiarra izan zen hirugarren sailkatua. Urtero urtero puntan eta dominak irabazten dabil Esnaola lasterketa desberdinetan.