Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko iralak 23

Hernani
Irristaketa taldea

2017/07/02, igandea

Ikastaroak udaran, haur eta helduentzat

Udara honetan ere, irristaketa ikastaro intentsiboak eskainiko ditu Hernaniko Kirol Elkarteak. Bederatzi ordukoa izango da ikastaro bakoitza, eta hiru txanda izango dira aukeran: uztailaren 3tik 14ra, uztailaren 17tik 28ra, edo uztailaren 31tik abuztuaren 11ra. Aste­lehen, asteazken eta ostiraletan izango dira saioak, arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara. Izenematea 70 euro dira txanda bakoitzeko, eta apuntatzeko epea zabalik dago: irristaketahernani@gmail.com emailean, edo whatsapp bidez 669 837 409 telefono zenbakian. Informazio gehiago nahi duenak ere, idatzi dezala horietara.