Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko iralak 23

Hernani Ereñotzu
Bola eta Toka

2017/04/30, igandea

Burugain etxekoetan onena, Gipuzkoakoan

Bigarren dijoa Miguel Burugain, Elur Txorirekin, Gipuzkoako Kopan. Gaur Idiazabalen da tiraldia.

Joan den astean Ereñotzun izan zen Gipuzkoako Kopako tiraldia, eta Ur Miako Leandro Minerrek 5garren egin zuen, 48 brilarekin. Baina sailkapen orokorrean Miguel Burugain, Elur Txorikoa dijoa ondoen; 139 brilarekin, bigarrena da. Ur Miako Ibon Miner, berriz, 11garren dijoa, 134 brilarekin.
Emakumetan, bestalde, Elur Txoriko Rosa Mari Santos aurrenekoa da, 128 brilarekin.
Erregularitate txapelketari begiratuta, emakumetan, San­tos bigarrena da, 557 brila botata, eta orokorrean, Ibon Mi­ner 7garrena, 615 brilarekin.

Tokan, aurrenekoz
Bestalde, aurten aurreneko aldiz toka txapelketa ere jokatu da bola txapelketa jokatu den egun batzuetan, eta Ere­ño­tzun ere izan ziren tiraldiak.
Eguneko tiraldian, Lean­dro Miner, Ur Miakoa izan zen onena, 10 joaldi eginda. Tolosa, Zarautz, Astigarraga eta Segura geratu ziren aurretik, eta berdin gertatu da sailkapen orokorrean ere, 8 tiraldi kontuan hartuta. Aipa­tu­ta­ko aurreneko hirurak daude podiumean, eta Leandro Mi­ner 7garrena da, 11 joaldirekin.

Gaur bolan, Idiazabalen
Gipuzkoako Kopak, bolan, aurrera segitzen du, eta gaurkoa dute laugarren tiraldia. 
Honako hau Idiazabalen jokatuko da.