Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko iralak 23

Hernani
Erremontea - Sagardoaren Txapelketa

2017/04/30, igandea

Otaegi eta Ion azpeitiarrek txapela, Astigarragako Petritegirentzat

Sagardo Txapelketako txapeldunorde eta txapeldunak, sagardotegietako ordezkariekin.
Sagardo Txapelketako txapeldunorde eta txapeldunak, sagardotegietako ordezkariekin.

Partidu ikusgarria, atzokoa. Petritegik irabazi zuen, 37-40. Nagusi izan zen ia partidu osoan, Larre Gain 34 eta 33 aurretik jarri bazen ere.

Ikusleek gozatu egin zuten atzo Galarretan, Sagardoaren Txapelketako finalean; Otaegi eta Ion azpeitiarrak, Petri­te­gi­ren izenean, Larre Gainen izene­an ari ziren Urriza eta Azpirozen kontra.
Urdinak ez ziren faborito, eta zaleen arteko apustuak gorrien, Urriza-Azpirozen al­de­­koak ziren, markagailuan 0 eta 7 atzetik hasita ere.
Petritegiren aldekoek agindu zuten ia partidu osoan zehar, 37 eta 40 irabazi arte.

Apustuek gorrien alde segitzen zuten, galtzen hasita ere.

Otaegik, dizdira berezia
Irabazi bakarrik ez. Urdinek ikaragarrizko erakustaldia egin zuten; bereziki, Otaegi aurrelariak. Guztira 26 tanto egin zituen, Urrizak, egungo onenak berak baino gehiago.
Bikain hasi ziren azpeitiarrak, eta Urrizak jokoaren maila igota, gorriak 7-9 eta 8-10 gerturatu ziren, baina Ion eta Otaegik 10 tantoko tartea atera zieten  gero, gorrie, 12-22. Bazirudien partidua berehala eta bide argienetik bukatuko zela, baina Urriza kantxan dagoenean, ezin horrelakorik esan. Urriza eta Azpiroz, kostata, baina urdinei gertura­tzen hasi ziren, 28-30 aurrena, eta 34-33 aurretik jarrita, gero.
Baina Otaegi berpiztu egin zen berriro, eta kolpe bikainekin, txapela lortu zuten urdinek, Petritegirentzako.