Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko iralak 23

Hernani
Erremontea Sagardoaren txapelketa

2017/04/23, igandea

Petritegi izango da Larre Gainen aurkaria datorren asteko finalean

Otaegi partiduko hoberena izan zen.  Argazkia: Maialen Andres
Otaegi partiduko hoberena izan zen. Argazkia: Maialen Andres

Otaegi eta Ionek 35-40 irabazi dute Ezkurra eta Zubiren (Altzueta) bigarren finalerdian eta Urriza eta Azpirozen aurka jokatuko dute larunbatean.

VII. Sagardoaren Txapelketak baditu finalistak. Petritegi sagardotegia izango da Larre Gainen aurka ariko dena datorren larunbatean bigarren finalerdia, atzo Galarretan, irabazi ondoren. 35-40 gailendu ziren Otaegi eta Ion azpeitiarrak Ez­ku­rra eta Zubiri nafarren aur­ka. Azken hauek Altzue­taren izenean jokatu dute. Partidu bo­robila egin zuten azpeitiarrek eta merezimendu guztiz lortu dute finalerako txartela Urriza eta Azpirozen aurka.