Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko urriak 18

Hernani

2019/10/08, asteartea

Errua beti da besteena

Iraileko Plenoan alderdi politiko guztiak, EH Bildu izan ezik, EAJ-PNVk aurkeztutako mozio baten aldeko botoa eman zuten. Bertan, eska­tzen zen plastikoaren erabileraren debekua edalontzietan, pankartatean, eskuorrietan, karteletan eta edoizein iragarki osagaietan eta biodegradagarriak diren beste materialetaz ordezkatuak izatea. 

Dendari eta hostalariei laguntza plan bat martxan jartzea eskatzen zaio Udalari trantsizio hori egiteko. 

Hori esanda, EH Bilduren aurkako botoari azalpen bat bilatu nahi izan diogu, Plenoan emandako azalpen es­kasez gain, eta ondorio batera iritsi gara. EH Bildu da eta bere ingurunea da normalean udalerria plastikozko pankartez betetzen dutenak eta ekologistatzat jantzen badira ere, plastikoa behar dute beraien esloganak politikoak jaurtitzeko orain eta hauteskundeetan. Intereses partidista lehenesten dute ingurugiroaren errespetuaren aurretik. 

Zergatik uzten da pankartak egotea herrian zehar ordenantza bat dagoenean kartelen kokapena erregula­tzen duena?

EAJ-PNVtik EH Bilduri eskatu izan diogu, azken aldiz 2019ko uztailaren 11n, hiri ordenantza betetzea, baina beste alde batera begiratzen du.

EAJ-PNVko zinegotziak EH Bildu presionatzen jarraituko dugu, agintzen ez duten beste instituzioei eskatu beharrean, gure herria begiratzeko eta Hernaniko zinegotzi bezala dituzten betebeharrak betetzeko.