Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko urriak 18

Hernani

2019/10/02, asteazkena

Erraustegiaren kutsaduren kontrol independentea ordaintzeko diru-bilketa

Pello Zubiria Kamino
Hernanin Zero Zabor

Erraustegiaren Aurkako Mugi­men­duak diru-bilketa abiatu du Zubietako erraustegiak (pizten baldin badute) zabalduko duen kutsaduraren kontrol indepen­dentea finantzatzeko. Hemen­dik hernaniarrok animatu nahi zaituztegu ekimen hau lagundu eta bultzatzera.

Ikerketa zientifiko honen helburua da urtero kutsadura frogak egitea, eta duela egun gu­txi, ToxicoWatch fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak akreditatutako enpresa batek laginak hartu zituzten, bai erraustegi­a­ren inguruko hainbat herritan (tartean Hernanin) eta bai urrunagoko beste batean, Goie­rrin. Puntu horietan oilategietako arrautza, goroldio, lur eta landareen laginak hartu di­tuz­te. Oso inportantea da ezagu­tzea puntu horietan egoera zein den Zubietako tximinia za­bo­rrak erretzen hasi aurretik, on­dorengo urteetan berriro fro­ga berdinak egin eta gau­zak nola doazen berme zientifikoz frogatzeko.

Nazioarteko ikerlariak Eus­­kal Herrira ekarri, laginak har­tu eta beren herrialdeetan az­ter­keta analitikoak egiteak diru kostu bat dauka. Horregatik, Errausketaren Aurkako Mugi­mendua osatzen dugun talde eta herritarrok (tartean Her­na­­nin Zero Zabor elkarteak) erabaki dugu ikerketa babestea eta finantzaketa lortzen laguntzea.

Aurrera doa 13.000 euro bil­tzeko kanpaina eta deia egiten dizuegu hernaniarroi, ba­koi­tzak ahal eta nahi duen neurrian parte har dezan. Di­rua eman dai­teke bai Verkami crowdfunding plataformatik, bai ban­­ku­ko ES45 2095 5069 06 1064132086 (Zubieta Lantzen) kontu ko­rron­te honetan sartuz, edo baita ere Hernanin Zero Zaborreko ki­de­ren bati eskura emanez.

Ez etsi, hernaniarrok: eu­tsi. Errausketarik ez, ez Zubietan eta ez inon!