Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko urriak 18

Hernani

2019/09/28, larunbata

Gustokoa eta maitea dugu Hernani

Berekoikeriaz edota gure ne­go­zio edo lanpostuen defen­tsaz haratago, Hernaniko he­rria maite dugunok defendatu egiten dugu, eta hobetzen sai­tzen gara.

Horretarako, aurpegia ema­ten dugu, kritika eraikitzaileak egiten ditugu, konponbideak proposatu, hainbat behar azpimarratzen tematzen gara... eta beste batzuk, bitartean, iraganeko hutsuneekin tematu eta gu kritikatzen gaituzte. 

Kaxkohobetuk urteak daramazki Kaxkoko garbiketa eta osasun osasungarritasuna ho­betu nahian, eta baita zaratak ere. Zerbait egin da, baina asko dago egiteko, asteburuetako gauetako desordenak zuzen­tzeko, batez ere txotx denboraldian. Atsedenerako eta diber­tsioareko eskubideen arteko oreka eskatzen dugu, beti ere, ezarrita dauden ordena eta errespeturako arauen barruan.

Gure azken kexan, Foru Aldundiak animatu gaitu ho­rre­tan segi eta azpimarratzen.

Esan digu (hitzez hitz); Eus­kal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoaren ing­u­r­uko urriaren 16ko 213/2012 Dekre­­tu­a­ren arabera, Herna­niko Uda­lak herriko soinu ma­pa osatu zuen, gaiaren inguruko Ekintza Plana jasotzen du­ena, eta ho­rren gainean Kaxko Hobetuk da­gozkion proposamen eta ke­xak helaraztea iradokitzen dugu.

Bestalde, 2017ko ekainaren 13ko LAECORen (zaratetan adituak) txostenak dio, besteak beste, gaueko 23:00ak eta goizeko 05:00ak bitartean, Zapa, Nafarroa eta Andrekale kaleetako zaratak soberan gaindi­tzen dituela...

Uste dugu badela garaia eskatzen dugun bizi-kalitate hobekuntzarako ardura dutenek helarazi diezaguten edo argitaratu dezaten Aldundiak aipatzen duen Ekintza Plaza, behin eta berriro eskatu dieguna gure zinegotziei, bai idatziz, ahoz eta haiekin izandako bileretan, orain arte kasurik ez baitigute egin.

Zalantzak dauzkagu. Bene­tan maite dute Hernani?