Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko urriak 18

Hernani

2019/09/25, asteazkena

Aldaketaren alde, apustu

Dieta eta Osasunari buruzko Europako Ikerketa Prospek­ti­boan (EPIC), Eusko Jaurla­ri­tzak bigarren faserako gonbi­da­pena egin du: ?Bisfenol-Arekiko esposizioaren era­­ginak osasunean?. EPICek orain pro­po­sa­tzen du ebaluatzeko zein er­­lazio dagoen konposatu ki­mi­ko baten (bisfenol-A) eta min­­bizia edo Gaixotasun Koro­na­rio Iskemikoa garatzeko arris­­kuaren artean.

Orain gutxi artikulu batean irakurri dut: «Espainian, nahiz eta botilako litro urak iturrikoak baino 400 eta 1.000 aldiz gehiago balio, Europako laugarren eta munduko seigarren herrialdea gara, ur ?hila? kon­tsumitzen. Urteko eta pertsonako 140 litro horiek eragiten dute segunduro 1.500 plastiko botila zaborretara edo landara botatzea, eduki toxikoekin; bisfenol A (BPA) eta antimonioa, kasu». 

EAEn, ahoratzeko ura edangarri egiten dute fluorrarekin. Gai­non­tzeko tokietan sodio hipokloritoarekin (lejia), Cordoban eta An­do­rra bezalako gertuko lurraldeetan izan ezik; hauetan, kloro dioxidoarekin (sodio kloritoa-MMS), ura edanagarri egiteko disolbagarriagoa eta pa­togenoak hautatzeko eraginkorragoa dena, eta dosi txikiagoak behar dituenez, gastuak, zaporea eta osasunean onurak hobetzen dituena. Biozida ez kaltegarri hau indartsuagoa da, trihalometano  (THM) beldurgarriak eta fenolak ezabatzea bermatzen bai­tu, eta horregatik erabiltzen da os­pi­taleetako gela eta tresneria esterilizatzeko.

2008an gobernu britainiarrak iturriko uraren kalitatea hobetu zu­en, eta era berean, debekatu egin zuen bulego ofizialetan, jaialdietan eta ekitaldi publikoetan plastikozko bo­tilako ura edatea, kaltegarria, inmorala eta ez solidarioa irizten diolako.

2013an Frantziak debekatu egin zuen Bisefonol-A plastikozko ur botiletan, petroliotik eratorritako substantzia oso toxikoa delako.

Aurrekari horiekin, Eusko Jaur­la­ritzak eztabaida publikoa ireki be­har luke, ahoratzeko plastikozko ur bo­tilak gutxitzearen alde, eta aurretik, bermatu, etxe eta iturri publikoetan gure uraren zaporea eta osa­sun­garritasuna, gaur egun fluorazi­o­arekin ez baitago bermatuta. Eda­n­garri egiteaz gain, osasungarri eta bizi egitea izan behar litzake datorren hamarkadarako bere apustua.

Energia aurreztu eta gutxitu eta Zero Zabor filosofiarekin bat egiten duen ekonomia zirkularraren aldeko zaborren tratamenduari lotutako irizpideengatik ezin dugu atzeratzen utzi plastikoari eta osasunari lotutako iturriko uraren arazoa.

?Ekoetorkizuna: Plastikoari EZ?. Mundu mailako mugarri litzateke, Hernanikoa bezalako Euskal He­rri­ko zenbait udaletxetan ingurumenaren aldeko praktika onen alde, hon­dakinen gaiari lotuta... Zuzene­an eragiten digu.