Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko urriak 18

Hernani

2019/09/23, astelehena

Asmoen berri emanez

Asier Pedrosa Untzilla, Hernaniko Gazte Asanbladaren izenean

Behin baino gehiagotan azpimarratu izan dugu gure ateak zabalik ditugula gurekin batera lan egin nahi duen ororen­tzat, gure bidea partekatu, norberak ahal duen eran ekarpena egin mundu berri bat eraikitzearen proiektuari, eta es­kerrak ematen dizkiogu, zintzoki era desberdinetan lagundu, entzun eta eztabaidatu duen orori, gazte asanbladaren norabidea elikatzea ahalbideratu duen orori.

Kurtso berri baten hasieran, aurtengo erronkak ma­hai-gaineratu, aztertzen hasi eta lan ezberdinei heltzeko or­duan gaude. Horregatik, lanerako gonbidapen berri bat egitera gatoz, sistema kapitalistaren aurrean, elkartasunean, autogestioan eta iraultza grinean oinarritutako harreman eredu berri bat eraiki nahi duen ororentzat. Norabide ho­rretan lan egiteko esparruak izango dira gaztetxea eta Gazte Asanblada.

Hasteko, azalpenak eman nahiean gaude, gure lanaren arrazoitze eta ezaugarritze bat egin eta kurtso honetako ze­haztapenak partekatzeko, norberak nahi duen ekarpena egiteko esparruak bilatzeko as­moz. Beraz, irailaren 27an, os­ti­rala, egingo dugun Herri Ba­tza­rrerako gonbidapena luza­tzen dugu, gure berri gure ahotik izan nahi duenarentzat, zurrumurruen gainetik eta aurrez aurre, eta gaztetxera eta gazte asanbladara hurbildu nahi duenarentzat.

Horrez gain, aurtengo kur­tsoko jantoki soziala ere inauguratuko dugu, gure artean beste era batera harremantzeko eta gure beharrak merkatutik at asetzeko helburuz, elkartasuna eta autogestioa praktikan jarriz eta gure arteko harremanetan sakontzeko. Gaztetxean bertan, iluntzeko 21:00etan.

Zertan gabiltzan eta gure asmoak zein diren jakin, eta gurekin harremanetan hasteko gogoz bazaudete, gaztetxeko ateak zabalik daude beti.