Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko iralak 20

Hernani

2019/09/05, osteguna

Erresistentzia

Nonbait, bizipen eta esperien­tzietan oinarrituta sortzen omen du gizakiak jakintza. Ba­da, akatsetatik zein ondo egindakoetatik ikasi nahi ba­dugu, ezinbestekoa zaigu ikusmira tarte batez bada ere atzera begira jartzea. Mundu berri baten aldeko borrokan gabil­tzanok ere urteetan zehar bo­ron­date bera erakutsi dutenen­gandik ikasi behar dugu.

Erresistentzia, edozein mu­gimendu iraultzaileren mui­ne­an dagoen eta egon den kon­tzeptua da. Nola erresistitu? No­ren aurka? Nola egin aurre oldarraldiei? Zein ondorio ja­san dituzte erresistentzia prak­ti­kan jarri duten militanteek? La­runbat honetan gai horietaz eta gehiagoz solasteko au­kera izango dugu Kon­tra­kan­txan arratsaldeko 18:30etatik au­­rre­ra. Erresistentzia eta ho­nen on­dorioak beren azaletan bizi izan dituzten 4 militanteren bizipenez lagunduta hausnarketarako eta eztabaida po­li­tikorako aukera bikaina izan­­go dugu. 

Egunean bertan ateratako etekin ekonomikoak ERRAKIk (gune autogestionatuen babes sarea) martxan jarri duen erre­­sistentzia kutxa nazionalera bideratuko dira. Finean, gure apustua diziplinan eta kon­pro­misoan oinarritutako kultura politikoan sustraitzen diren babes forma eraginkorrak mar­txan jartzea da. Eta horretaz hausnartzeko beta hartuko du­gu larunbatean. Interesa duen edonork zabalik ditu Gazte­txe­ko ateak.


Aingeru Otxotorena Uralde 

Hernaniko Gazte Asanbladako kidea