Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko iralak 20

Hernani

2019/08/23, ostirala

Auzolana, autogestioa eta kultura berri bat

Kurtsoa ate joka dugun honetan, beste behin jarri gara da­tozen erronken inguruan haus­nartzen, zer ote dugu aurten egiteko. Urteak dira jende ez­berdina gaztetxean lanean da­bilela eta ez dugu geratzeko as­morik. Baina ezinbestean jarri behar dugu arreta egiten dugun horretan, eta aurrera pausoak emateko balio dezan bermatu, bizi eredu berri bat sortzera bidean. 

Gaztetxe zein gazte asanbladan betidanik izan dugu la­nerako gogoa eta urtetan luzatu den proiektua da horren tes­tigu, baina kapitalismoak eza­rritako bizi ereduaren au­rre­an bestelako erritmo bati eran­tzuteko borondatea egon da, lan egiteko beste modu bat, etekin pribatuen aurretik interes kolektiboak jarriz. Auto­ges­tioa izan da urte luzez lanerako tresna, merkatuaren logikaren gainetik gure beharrak asetzeko apustua eta horretan berresten gara. Kultura berri batek izan behar du lanerako oinarri, elkartasunean, autogestioan, konpromisoan, bo­ron­date irau­l­tzailean eta umi­ltasunean oi­na­rritua. Hori da gure helburua.

Baina lanerako baldintzak izatea ere, lanaren ondorio da eta espazio eta tresna propioak behar ditugu horretarako. Gaz­te­txea dugu bat, baina gaur egun gero eta ageriago ari da ge­ratzen gure buruak defendatzerako orduan, erresisten­tzia mekanismoak garatu be­harrean gaudela. Desjabetuok saretzeko ordua dugu.

Iraila gainean izanik kur­tso berriari ekiteko baldintzak jarri beharrean gaude, eta ho­rre­ta­rako abuztuaren 27an ekingo diogu gaztetxea aton­tzeari. Lanerako gogoz zaudetenok, bizitza beste era batera antolatu nahian zabiltzatenok, gaztetxeko ateak zabalik dituzue.


Axier Mendizabal Goñi, Hernaniko Gazte Asanbladako kidea