Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko urriak 14

Hernani

2019/08/06, asteartea

COVITE eta kontakizuna

Historia irabazleek idazten dutenaren ustea oso zabaldua dago akademiko ofizialen ar­tean. Baina ez da egia. His­to­ria, oroimena galdu ez du­ten herrietako jendeak idazten du, noiz edo noiz aurkariarekin galdu egin badu ere. Us­tez­ko irabazleek kontakizunaren mo­nopolioaren jabe direla pentsatzen dute; horretarako, erorien oroimena manipulatu behar badute ere.

Hildako biktimek, bistan da, ezin dute testigantzarik eman; ez alde batekoek ez bestekoek. Haien izenean hitz egiten duten batzuen kontakizunez ari gara; esaterako, COVITE eta antzeko taldekoek egiten dutenaz. Irabazle moduan hitz egiten dute, baina ez da egia, ez dute irabazi.

Horren froga da, kontatu nahi dutenaren garaipena adierazteko erabiltzen duten esajerazioa. Altsasuko gazteen afera edo libre utzi dituzten ETAko izandakoei egiten zaien harrerak aipatzeko gorrotoa eta gorrotoa baino ez dute erabiltzen. Uste ustela, irabazle batentzat.


-Beñi Agirre Oiarzabal, historialaria-