Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko uztailak 15

Hernani

2019/07/12, ostirala

Kirola sustatu

Udaran gazteek kirola egiteko dagoen eskaintza urria ikusita, erabaki nuen nire 13 urteko semea kiroldegira eramatea, bi­zikletan aritzeko. Hasieran ara­zorik gabe, baina egun ba­tzuetan berarekin joan ondoren, sartzea debekatu zioten, agindu bat jaso zutelako, esanez 16 urtetik beherakoek ezin dutela sartu, ezta heldu batek lagunduta ere.

2006ko araudiak (zaharkitua, argi eta garbi), dio debekatuta dagoela 16 urtetik beherakoak sartzea, kontutan hartuta aparatuen erabilerak dauzkan arriskuak, pisuagatik zein konplexutasunagatik (muskulazio aparatuei buruz ari da); baina zein konplexutasun edo arrisku izan dezake bizikleta estatiko batek?

Badaude gela batzuk, non muskulazio aparaturik ez da­go­en, eta bai bizikleta estatikoak; eta horietan, baimendu izan da erabiltzaile guztiak sartzea, ikastarorik ez dagoenean. Au­ke­ra hori aipatzen diet, eta ezezkoa ematen diote, horri ere.

Zer da hobea, gazteen artean kirola sustatzea, edo sedentario egitea?

Bestalde, araudian badaude zenbait gauza, kontraesankorrak direnak. Saunan baimenduta dago 16 urtetik beherakoak sartzea, heldu batek lagunduta; eta igerilekuan ba­karrik sartu daitezke 8 urtetik go­rakoak. Ez dira arriskutsuagoak ekintza horiek, bizikleta estatikoan ibiltzea baino? Edo arazoa da gimnasioan ez da­go­ela monitore bat uneoro?

Badirudi garrantzitsuagoa dela mozkorkeriaren turismoa bultzatzea (sagardotegiak eta bo­telloiak, baimendu egiten di­­ra, eta kontrolatu ez), nerabe­zaroan kirola sustatzea baino.

Azpimarratu behar da, gainera, arau guztiak modu zo­rrotz batean aztertzen baditugu, kontrolatu beharko litzatekeela, baita ere, kardio makinak ez direla 20 minutuz bai­no gehiagoz erabiltzen, materiala ondo jasotzen dela, eta garbitasuna zaintzen dela toalla erabiliz, erabiltzaile askok ondo egiten ez dutena.

Pixka bat gehiago kezkatuko balira mantenimenduagatik eta makinak egoera onean egoteagatik, erabiltzea debekatu beharrean...


Juan Morato Navas - Kiroldegiko bazkidea