Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko ekainak 27

Hernani

2019/06/12, asteazkena

Erreferenduma egizu posible

Eduardo Elosegi Erdozia
Hernaniko Gure Esku

Honatx (laburbilduz) Gure Es­kuk aurrera begira duen hain­bat asmoren berri. Azken sei urteotan mobilizazio eta he­rri galdeketen bidez lortutako babes zabala gainditzea, eta erakunde publikoetan eragitea da asmo nagusia. 

Auto­go­bernu Ponentzia gau­­­zagarria izango litzateke erabakitzeko eskubideaz li­bre­­­ki, inongo inposatze eta esku-sar­tzerik gabe balia ba­gintezke.

Autogobernu Ponentziak be­rebiziko eragina izanen du gi­zarte osoarengan.

Gure Eskutik, herritarrekin eta Herri Ekimenaren bidez, Erreferendum lotesle bat gauza­tzea aldarrikatuko dugu. Ara­zo­ei irtenbide eta oinarri de­mo­kratikoa eman behar diegulako.

Asmo handiko erronka da geure buruari jarritakoa, eta inoiz baino garrantzitsuagoa izanen da herritarron babesa eta parte hartzea antolatuko ditugun ekimenetan.

Euskal Herri mailan Gure Esku talde indartsu bat lor­tzeko, bazkide kanpaina ere martxan jarriko dugu.

Hurrengo aroari hasiera emateko, ekainaren 13an Erre­feremduma egizu posible lelopean solasaldia antolatu dugu, Ramon Zallo, Rafa Diez eta Luke Uribe-Etxebarria­re­kin. Biterin izango da, arra­tsaldeko 7etan. Bertan jakinaraziko ditugu Her­naniko Gure Eskuk emanen dituen hurrengo pausoak.