Bake prozesuaren aldeko giza katea

Kronika - Erredakzioa 2019ko eka. 6a, 02:00

Datorren ekainaren 8an, Ba­ke­gileek frantziar estatuarekin abiatutako prozesua indartzeko, babesteko eta Gobernua urrats berriak ematera bultzatzeko helburuz, gizarte zibila biltzeko deia egin dute Biarritzen.

Orain Presoak dinamikako kideek ere bat egiten dute Bakegileen deialdi horrekin, hegoaldeko herritarrok, ekainaren 8an Biarritzera gerturatzera gonbidatuz.

Deialdi honek garrantzi berezia du. Izan ere, Frantzi­a­ko espetxeetan sakabanatuak ziren presoen zati handi bat Mont de Marsan eta Lanne­me­za­neko espetxeetara gerturatzea eragin dute orain arte frantziako gobernuak emandako urratsek, baina oraindik are gehiago eman behar dira korapilo guztiak askatzeko.

Bakegileek abiatutako prozesu honen helburua presoen auzia modu integralean konpontzea da. Horretarako, prozesu honekiko herritarren babes eta bultzada kalean erakustea ezinbestekoa da. 

2017ko abenduan Parisen egin genuen moduan, horri esker eta egun prozesuak eman dituen fruituak ikusita, hernaniarrok ekainaren 8an Biarritzera joatera gonbida­tzen zaituztegu. Hartara, hasitako bidea zapuztu gabe, au­rre­ra egin ahal izango dugu. Fran­tziako gobernuak ematen dituen urratsak  Espainiakoa­ren­tzat presio-bide bilakatu behar ditugu, Espainiako espe­txe­etan zehar sakabanatuta dauden presoen aldeko urratsak ematea errazteko.

Beraz, animatu eta eman izena larunbatean Atsegin­de­gitik aterako den autobusean. Irteera-ordua: arratsaldeko hi­ru­rak. Tiketak salgai Gari­nen.


Begoña Arrondo Iruin eta Joxepi Etxeberria Iturralde

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!