Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko ekainak 27

Hernani

2019/06/03, astelehena

Bi Bildu desberdin?

Alderdi politiko desberdinen proposamenen artean, hauteskunde kanpainan, deigarria egin zitzaigun Bilduren bat, maiatzaren 22an argitaratua ondoko titular honekin: ?Bizilagunen bizitza eta turismoaren artean oreka berreskuratzea?.

Aurrerago Bilduk turismoaren masifikazioaz hitzegiten du, lan postuen prekarietateari buruz...

Honela, gure Bilduko agintariek Hernanin beste alde batera begiratu badute azken 12 urteetan, eta ez dute konpondu asteburuetako arazoa Txotx garaian, ez da ez dutelako ezagutzen, beraz ulertu behar dugu beste interes ba­tzuk hobesten dituztela eta ez dutela konpondu nahi?

Maiatzaren 23an, Reyes Carrerek, Donostiako alkate­tzarako Bilduren alkategaiak honakoa dio hitzez hitz: ?Tu­ris­tifikazioa bizilagunen eskubideen gainetik pasatzen da arrabola bezala?. Donostian bai eta Hernanin ez?

Azaldu iezadazu. Edo bi Bildu desberdin daude bat Do­­nostian eta beste Her­na­nin?