Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko ekainak 27

Hernani

2019/05/31, ostirala

Hau maratoi bat da

Nork esan du tristura? EAJ-PNV izan da boto eta portzentai gehien igo den alderdi politikoa. Gure lanak eta gure proposamenek hernaniarretan barneratu direla dirudi.

EH Bilduri zoriontzeko momentua da bere emaitzegatik eta baita Hernanigatik lan egiten jarraitzeko unea. 

Ez desanimatu, hemen jarraituko dugu lanean eta denak hobe bizitzen saiatuko gara.

Hauteskunde hauetan ba­besa eskaini diguzuenei, eskerrak eman nahi dizkizuegu eta hau maratoi bat dela pentsatu eta aurrera jarraitu behar dela. Helmuga gero eta gertuago dago. 

Amaitzeko, EAJ-PNV hauteskunde hauetatik indartuago irten dela jakinarazi nahi diogu hernaniar guztiei eta edozer laguntza behar baduzue, ez dudarik egin gugana hurbiltzera.

Gora Hernani


Andoni Amonarraiz Gómez 

EAJ-PNVko bozeramailea