Duela aste batzuk, EH Bilduk agerraldi bat egin zuen Martuteneko espetxearen aurrean. Agerraldi horretan gure herrikide Juan Mari Olanok egindako adierazpenekin bat egiten dut guztiz: «nekez uler daiteke presoen etxeratzea aldarrikatzen duen inork bere botoa etxean uztea, kontutan harturik kartzelan daudenak horrelako balioa ematen diotela EH Bilduren aldeko botoari abagune historiko honetan».
Juan Marik adierazpenok egin aurretik, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak ere mezu argia zabaldu zuen. Kolektiboaren iritziz, oso garrantzitsua da hurrengo hauteskundeetan Ezker Independistako hautagaiei bozka ematea, indarrak batzeko eta borroka politikorako tresnak prestatzeko modua delako.
Beraz, maiatzaren 26an, presoen alde dagoen inor ezin da etxean geratu. EH Bilduren boto bakoitzak pauso bat gerturatzen gaituelako presoak etxera, EH Bilduren boto bakoitza zaplasteko bat delako dispertsioa indarrean mantentzen duten agintarientzat, EH Bilduren boto bakoitza arnas berria delako gure senide maitagarrientzat,... asko izan behar gara! BOZKATU EH BILDU!
Hamaika arrazoi ditugu, eta helburu bakarra: Euskal Herriaren askatasuna! Eutsi goiari!
Gorka Loran Lafourcade
Euskal Preso Politikoa