Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez

Kronika - Erredakzioa 2019ko mai. 16a, 02:00

Nahikoa da Kaxkoan etxera iri­tsi nahi duten umeen ama edo aita izatea; hirugarren adi­nekoa izan eta etxetik atera edo bertara itzuli nahi izatea edo mugikortasun arazoak iza­tea; pilaketak ez gustatzea; zerbitzuetako udal­tzaina izatea edo leiho irekiarekin lo egin nahi izatea, edo garbiketa makinak ikustea, konturatzeko Kaxko­an, txotx denboraldiko edozein larunbat gauean dagoen desordenaz.

Ez taberna batzuk, ez Be­rriak Ostalarien Elkarteak, ez Kaxko Bizilagun Elkarteak, ez udaltzainen kolektiboak zu­zendaria gidari dutela, ez go­bernatzen gaituzten politikoek alkatea gidari dutela, ez dute kon­tuan Hernaniko Kaxkoko bizilagunoi egiten zaigun kaltea. Gainera, ez daukate arazoa konpontzeko inolako asmo­rik.

Zaraten neurketek, indarrean dagoen araudia betetzeko egindako eskaerek edota EAJ-PNVk, zaratak gutxitzeko 2018ko urrian aurkeztutako mozioak (EH Bilduko 9 ordezkariek kontrako botoa eman zuten eta ez ziren proposatutako neurriak onartu), ez dute balio izan EH Bilduk arazoa ikusteko eta baztertu dituenak baino konponbide eraginkorragoak aurkeztu ditzan.

Hernani horrelakoa da, egungo agintariei, Kaxkoko bi­zilagunen bizi-kalitatea gutxi axola dien horiei, horrela izatea gustatzen zaielako, eta ho­rixe da agintaldia bukatuta uzten digutena. Ez da arazoa ikusi ezina, baizik eta ikusi nahi eza.


Maria Ramos Hernandez eta Victor Jimenez Gonzalez

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!