Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko abuztuak 24

Hernani

2019/05/11, larunbata

Eskerrik asko!

Aurreko astean telefono mugikorra galdu nuen Hernaniko Lizeaga auzoan. Informazio garrantzitsua nuen bertan gor­deta; medikuarekin hi­tzor­duak eta argazki kuttun asko, besteak beste.

Lerro hauen bitartez   nire es­ker ona adierazi nahi diot mu­­gikorra topatu eta udal­tzaingoarengana eramateaz gain, Kronikan nire mezua irakurri eta mugikorra non utzi zuen esateko deitu zidan mutilari. 

Baita ere, eskerrik asko Kronikari nire mezua zabal­tzen laguntzeagatik.

Poza ematen du horrelako herritarrez inguratuta bizitzeak! Mila esker, benetan!

M. Jesus  Martin Jimenez