Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko maiatzak 23

Hernani

2019/05/09, osteguna

Orain ulertzen dugu, oposizioarekiko ankerkeria eta tratua

EH Bilduren gehiengo absolutuarekin zortzi urte igaro on­do­ren, orain ulertzen dugu bere jarrera. Zortzi urte, non EAJri eta oposizio osoari, trabak jarri zaizkigun informazioa sarbidea izateko edota udal teknikariekin obra publikoak bisitatzeko; ez da oposizioko inor liberatu legeak derrigortu arte; ez dira inoiz kontutan hartu euskal udalerrien elkarteak (EUDEL) egindako gomendioak, oposizioa kaltetzen duen proposamen bat egin duen arte (inguruko herrietatik, Hernanik ba­karrik hartu du kontutan); ez da errespetatu oposizioko zine­gotzi liberatuak enpresa pribatuan zeukan soldata eta bai go­bernu taldeko batena; lotsarik gabe aritu dira gezurretan... Orain ulertzen dugu. Urte guzti hauetan etsaitzat hartu gaituzte, eta hala adierazi zuten apirileko plenoan.

Harrituta jarraitzen dugu. EH Bilduri ahoa betetzen zaio, hitz egiten elkarbizitzari eta ezberdin pen­tsatzen duenarekiko errespetuari buruz; baina gezurretan aritu dira. Gorroto sentimendua mantentzen dute, eta oraindik ere, etsaia gara berarentzat. EH Bilduko zinegotzi hauetako asko, maiatzeko hauteskundeetan aurkeztuko dira berriro, eta ez dugu uste, gorrotoa eta politikaren ikuspegi zaharkitu horrek Herna­ni­ko politika gidatu behar duenik, ezta minutu bat gehiago ere.

Elkarbizitzaren alde bost urtez lan egin ondoren, EH Bil­duk jarraitzen badu pentsatzen etsaiak garela, benetan arazo bat daukate. Tristea da, Her­na­nin gobernatzen jarraitzen ba­dute, hernaniar guztietara he­datuko dutela beraien arazoa.

Egun batzuk barru, aukera daukagu Hernani herri irekia izateko, eta etorkizunera gorro­torik gabe begiratzeko; eta ho­rretarako, beharrezkoa da be­rriro konpromisoa erakutsi, eta guztiok joatea bozkatzera.