Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko abuztuak 24

Balantzea 40 urtetan

Alderdi Ederreko Asanbladako jubilatu eta pentsionistek gonbidatuta, eta Donostiako udale­txeko pleno aretoa bete-betea zegoela, pentsioei eta beste zen­bait konturi buruz hitz egin zigun Miren Etxezarretak, Bar­tze­lonako Unibertsitate Au­to­nomoan Ekonomia Aplika­tu­an katedradun emeritua denak.

Akademiko beteranoa ez da futurista; izan ere, bere zen­tzuzko profeziak denbora errealean dira, arazoa konpondu be­­har duten eta hitzaldira agertu ez ziren horien aurreikuspen faltagatik, orain, eta soluzio faltagatik, etorkizunerako.

Bere azkeneko liburuan, Érase una vez... izenburua dau­kana, El cuento de las pensiones azpitituluarekin, datu eta erre­ferentziekin azaltzen du, pen­tsioen krisi estrategikoaren atzean, sistema finantzarioaren interesak daudela.

Herritarren kontzientzia jotzen du formula bakartzat, sistema soziala mantendu eta hobetzeko; izan ere, gobernu­ak keinua egin badu ordainduko duela gaur egun kotizazio/ prestazio balantze bideraezinak ematen duena (gehi itsulapikoa, zer gertatu da 1978 eta 2008 urteen artean sobratutako diruarekin?), beldurrak egingo du gainerako lana, eta alfonbra jarriko die, «etekina atera­tzen diotenei pentsioen krisia deitutakoari; benetan sozialki eraikitako krisi bat dena, erakunde finantzarioentzat».

Etxezarretak soluzio bat pro­posatzen du: zerga bidez fi­nantzatzea pentsioak, Esta­tu­ko gainerako gastuak bezala, eta Europako gobernu guztiek egiten duten moduan. Guztiek bai, baina zein neurritan? Espai­ni­ak %8a gastatzen du pentsioetan, eta horrek Europako azkeneko postuetan kokatzen gai­tu, Portugal, Grezia edota Italia­re­kin batera... lau puntuko aldea ateratzen digutenak. Ale­ma­nia­ (%25) eta Frantzia (%20) daude buru-buruan.

Desberdintasuna, edota sol­data eta pentsioen prekarietatea haunditzen doazen bitartean, enpresen eta gobernu eta diputazioen oparoaldiak eragiten du, euskal sistema sozialaren desestrukturazioa, estrukturatuta geratzea klaseen erai­kin bat bezala.