Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Osteguna2019ko abuztuak 22

Hernani

2019/05/07, asteartea

Hitzaldia, 'Airearen kalitateari buruzko ikerketa' txostena azaltzeko

Itziar Gurmendi Olabiaga Asier Bilbao Díez de Salazar 

Hernani Aire Garbia

Arnasten dugun airea hitzalditik sortu zen taldeak, bilerak egiten eta lanean jarraitzen du, Hernaniko herritarren bizi ka­li­tatea hobetzeko helburuarekin. Martxoan protesta bat an­tolatu genuen, salatzeko ku­tsadura atmosferikoa eta uneoro jasan behar ditugun usain txarrak.

Bestalde, Hernaniko Udalak ikerketa bat eskatua zion Kata­luniako Unibertsitate Politek­nikoari, eta emaitzen inguruko in­formazio labur bat argitaratu zuen prentsan. Informazio ho­rrek, lasai­tzetik urrun, ikerketaren edukia sako­nago ezagu­tzeko be­ha­rra sen­tiarazi zigun.

Bizilagunen kezken nabaria zen ekintza eta bilera ezberdinetan, eta horren aurrean, fun­tsezkoa ikusi genuen azalpen ulergarri bat jasotzea, txostenaren inguruan.

Txostena Udalaren webgunean irakurri daiteke, baina oso luzea da eta ulertzeko zaila. Eta horregatik, eskatu genion ingurumen zinegotziari, hitzal­di ireki bat eskaini zezala, mo­du ulergarriago batean azaltzeko.

Horren emaitza da, ostegun honetan, maiatzaren 9an, 19:00etan Biteri kultur etxean antolatu dugun hitzaldia, non Mattin Aldaia ingurumen zi­ne­gotziak azalduko duen Airea­ren kalitateari buruzko ikerketa izeneko txostena.

Gaiarekin kezkatuta dauden guztiak animatu nahi ditugu bertaratzera, horrela gure helburuak lortu ahal izateko.