Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko abuztuak 24

Hernani

2019/04/30, asteartea

EAJ-PNVn lanean jarraitzen dugu eta igotzen

Hauteskunde hauetan bozkatu gaituzuen hernaniar guztiei eta EAJ-PNVk sei diputatu eta bederatzi senatari lor­tzeko lagundu digutenei es­kerrak eman nahi dizkiegu. Gainera, Hernanin, EAJ bigarren alderdi bozkatuena izan da 900 botoren hazkundearekin.

Argi dago Espainiako Kon­gresuan egin den kudeaketa lana eta lortu ditugun akordioak saritu direla. Lan horrek Euskadira onurak ekarri ditu, baita estatuko hiritarrei ere. 

Gaur, EAJ-PNV bozkatu du­gun guztiei, lortu dugun arra­kasta ospatzea dagokigu eta hernaniarrei zerbitzuak ema­teko lanean jarduten du­gunoi, jarraitu dezagun lanean eta maiatzeko hauteskundeak pres­­tatzen jarra­itu behar dugu, Hernani­rentzat erronka haundiagoa izango baita.

Eskerrik asko eta animo.

Andoni Amonarraiz Gómez - EAJ-PNVko Udal bozeramailea